lunes, 23 de febrero de 2015




BIZARROAK ALDARRIKATZEN GARA!!


 Zergatik bizarroak? RAEk dionaren arabera bizarro ausart, adoretsu, lerden, harroputz eta jasoa esan nahi du eta arraro edo bitxi adierarekin ez erabiltzea aholkatzen du. Eta badakigu zenbat gustatzen zaigun RAnziaEko matxiruloei aurka egitea!!

Horrela, hitz hau hartu dugu, Bizarrx, gure jardunaldiak izendatzeko, bere “ezohiko, bitxi, arrotz, arraro” esan nahiak erabiltzen; hau baita JARDUNALDI BIZARROAK izango direna.

Bollerak garelako, marikak, trans, itsusiak, iletsuak, lodiak, okupak, putak, gehiegizkoak, sexualak, zanpabolloak, freakiak, elbarriak, politoxikomanoak garelako, bizardunak, zikinak, punkiak, horterak, txoniak, fluor, fruitiak, queer garelako, nahi ez duten guztia gara!! BIZARROAK GARA!!!

Jardunaldi hauek denetarik izanen dute; adierazpen bizarroak, sexualitate ez normatiboak, gure desirak eta erreprimitzen dugun edota erreprimitzea nahi duten guzti hori adierazi, agertu eta partekatzeko espazioa izatea nahi dugu. Edertasun eredu zurrunak gainditzen dituzten gorpuztasunei eta beren moral errepresiboa gainezkatzen dituzten praktikei leku egin nahi diegu.

Jariakorrak eta bizarroak aldarrikatzen diren gure genero fikzio propioak jokatu eta berregiten eredu patriarkalarekin hausten dugu.

Munstrukeria eta itsuskeria ekintza eta hausnarketa feministarako espazio politiko-poetikoa bezala aldarrikatzen duen samalda gara. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario